Izan ginelako gara

Iragana, Oraina eta Geroa.
Arbasoak, Gu eta Ondorengoak.
Izan zirenak, Gaur garenak eta Izango direnak.

Hirurak erlazionatuta daude eta bata bestea gabe ezin da ulertu. Horregatik gaur egun Trapagaran nolakoa den ulertzeko, bere historiaz hitz egitea interesgarria iruditu zitzaigun.

 

Funikularra

Funikularra burdinezko meategien garaian eraiki zen eta ordutik, gure herriaren garapenarekin oso lotura estua izan du. Gaur egun, gure funikular maitea Trapagaran herriaren ondare garrantzitsuena dela esan dezakegu.

Gai honi buruz hitz egiteko pertsonarik aproposena Joseba Eskobal da, funikularreko langilea 28 urtez. Oso urduri zegoen baina primeran egin zuen!!! Mila esker!

AUDIO (1)

 

Trapagarango historia

Eneko Perez Goikoetxeak (historiagile, idazle eta hezitzailea) gure herriaren historia 20 minututan laburbiltzea lortu zuen. Trapagaran eta auzoen historia ezagutzeko aukera ezin hobea duzue hau. Enekok grabaketan hainbat gauza interesagarriak kontatu zizkigun.

Historiaren errepasu txiki bat egin zuen: Erromatar garaian ezagunak ziren Trianoko meategietatik hasi, Erdi Aroko nekazaritzaren garrantzia komentatu, eta azkenik industrializazio garaira heldu zen.

Bazenekien XIX. mendearen hasieran, meategiak lantzeko era berrien agerpenarekin batera, La Arboleda, La Reineta eta Matamoros auzoak sortu zirela? Eta Trapagarango gohikaldea Sozialismo ideologiaren sorgunea ere izan zela, 1890. urtean La Arboledan  Euskadiko lehenengo greba orokorra egin zelarik?

Joko bat proposatzen dizuegu. Enekoren hitzak entzun baino lehen, zelako erantzuna emango zenieke ondorengo galderei?

1-. San salvador del Valle ala Trapagaran?

2-. La Arboleda ala Zugaztieta?

3-. Athletic-ari ohiukatzen diogun “aliron”, burdinezko meategiekin lotuta dago (“All Iron”)?

4-. Trapagaranen Euskara XIX. mendeko migrazioarekin galdu zen? Maketoak izan ziren errudunak?

Orain grabazioa entzun eta ea zenbat asmatu dituzun!

AUDIO (2)

Tranpatientzako erantzunak:

1-. Ez bata ez bestea. Jatorrian izena “San Salvador del Valle de Trapaga” izan zen, gero “San Salvador del Valle” bezala ezagutu genuen eta orain “Trapagaran edo Valle de Trapaga” (gogoratu “Trapaga” duela gutxi desagertutako auzo bat izan zela)

2-. Zugaztieta itzulpena da. Auzokideek nahiago dute jatorrizko izena, hau da, La Arboleda.

3-. Ez, teori hori asmakizun bat da.

4-. Ez, Trapagaranen Euskera duela asko galdu zen, XVI. mendean hain zuzen ere eta zergatia ezezaguna da.

 

Orain Trapagaraneri buruz pixkat gehiago dakigu!