Olentzero ere Maratoian izan zen

Euskararen Maratoiak esklusibetarako tartea ere izan zuen. Aktibazione festibala atalean, Carrascoliendas eta Lagorrigako jaiei buruz hitz egin eta gero, Olentzerorekin zuzeneko konexione telefonikoa egitea lortu genuen. Teknologia berriek erraztu ziguten zuzenekoa, izan ere, mendian harrapatu genuen ikatza egiten.

Olentzerok kontatu zigun 24ko jaitsiera nola prestatzen ari zen eta gabonetan umeengan sortzen duen ilusioa nola bizi duen. Gainera, kotilleorako tartea ere izan genuen; MariDomingi Lagorrigako festan ezagutu zuela esan zigun eta haien arteko harremanari buruz hitz egin zigun.

Plazan zeuden umeek baflearen inguruan korro bat egin eta begiak zabalik eta belarriak zorrotz adi-adi, flipatuta, jarraitu zuten elkarrizketa osoa. Piraten bizitza hoberena da! Eskerrik asko Olentzero! Laster arte!