Aktibazione soziala

Orduak aurrera, gaua iritsi zen, eta iluntzearekin hotza eta haizea: hurakana! Izoztuta geunden, karparik gabe, ia argirik gabe, gidoia haizeak eraman zuen… baina jendeak ekarritako tortila, gaileta, kafe, bizkotxo eta mantei esker programazionearekin aurrera jarraitu genuen. Hori da elkartasuna! Eskerrak denei!

Aktibazione Soziala tartean Hitza Kalean taldearekin izan ginen. Elkartea 2003an herrian ekintza sozialak egiteko sortu zela kontatu ziguten eta haien bilakaerari buruz hitz egin genuen. Kontatu ziguten hilero zine-foruma egiten dutela, bi hilean behin “libros y caƱas” eta urtero jaietan jartzen duten txosnako dirua proiektu benefikoetara bideratzen dutela. Horretaz gain, Hitza Kalean ezagutaratzeko urriaren 22an herriko jendearekin egin zuten musika eta dantza emanaldiari buruz hitz egin genuen, eta azaldu ziguten zergatik erabaki zuten festa horretan marka multinazionalen produktuak ez zerbitzatzea. Ildo horretan, haien ekintzetan kritikotasuna sustatzen dutela erakutsi ziguten eta etorkizunera begira dituzten erronken berri eman zuten. Elkarrizketa bukatzeko, gitarra eta perkusioaren laguntzaz abesti bat eskaini zuten.

Etengabeko eraso klimatologikoek sortutako ezustekoek programazionean atzerapenak eragin zituzten. Horregatik, Aktibazione Sozialean aurrikusita genituen beste elkarrizketak tarterik gabe geratu ziren. Beraz, ezin izan genion Basetxe Gaztetxeari elkarrizketa egin, eta Alicanten berri-emale berezi moduan genuen Titiri ezin izan genion mikrofonoa ireki. Barkamena biei!