Hezkuntza

Trapagarango historia atalean gure iragana ezagutu dugu. Nekazalgoa, meatzaritza eta industrializazioak gure herriaren garapena markatu zuten. Eta etorkizunari begira, dudarik gabe, oinarri garrantzitsuena hezkuntza da.

Atal honetan Trapagarango eskola eta ikastetxe guztiek parte hartu dute. Eskerrik asko.

 

Musika Eskola

Trapagarango Musika Eskolako hiru pertsonekin batu ginen: irakasle, ikasle eta gurasoen izenean hitz egin zutenak.

Galdera berdinak izan ziren guztientzako eta bakoitzak bere eritsia eman zigun. Hiru ikuspuntu ezberdinak, baina ideia berdina: Musika Eskola esperientzia oso polita da eta guztiz gomendagarria.

Gabonetan Musika Eskolak hainbat ekitaldi prestatzen ditu eta agenda arazoak zituzten gurekin zuzenean egoteko. Horregatik elkarrizketa aldez-aurretik grabatu genuen, oso giro onena esan behar!

AUDIO (3)

 

Hezkuntza

Trapagarango sei eskolek euren oinatza utzi zuten Euskararen Maratoian. Eskertu behar diegu parte hartzea eskaini genienean, denek berehala baiezkoa eman zigutela, birritan pentsatu gabe.

 

San Gabrielek eskolako zuzendariak Euskararen aldeko hitzaldi labur bat egin zuen, Bernat Etxepareren hitzak gogoraraziz: “Euskara jalgi hadi kanpora, plazara, mundura” (Bernat Etxepare euskaraz argitaratutako lehen liburuaren idazlea izan zen, Linguae vasconum primitiae, 1545). Hasiera polita gure atalerako!

AUDIO (4) eta Imanol Urbieta.pptx

 

Gero, Franciscanas de Montpellier ikastetxearen txanda izan zen. Audioaz gain bideo bat prestatu zuten, Burdinaren Bila izena duena. Baina beste zenbait bideoekin gertatu zitzaigun bezala, arazo teknikoengatik larunbatean ezin izan genuen ikusi: abenduko egun eguzkitsua zela eta pantailan ez zen ezer ikusten. Baina orain bai. Hemen duzue bideoa. Ikasleek asmatutako abesti bat da, non La Arboledako paisai zoragarriak eta Trapagarango jendea agertzen diren. Unai, mila esker zure borondatea eta laguntzeko prest egoteagatik.

AUDIO (5) eta bi bideo

 

La Eskontrilla eskolako haurrek zenbait bertso eta hiru bideo oso politak grabatu zituzten. Disfrutatu umetxo hauekin!.

Audio hau ez dut karpetan aurkitu. Galdu egin zen?

AUDIO (6) eta bi Bideo (Maratoiko grabazioa ez bada agertzen, jarri eurek bidalitako grabaketa. Bideoekin batera utzi dizut karpetan.)

 

La Arboleda eskolak gurekin jolastea erabaki zuen. Zortzi asmakizun eta hainbat aho korapilo prestatu zituzten guretzako. Plazan zeuden umeek ia guztiak igarri zituzten. Eta zuek zenbat?

AUDIO (7)

 

Burdin Ibarra Institutuak euskal idazleengana hurbildu gintuen. Hau goizeko tarte literario izan zen.

Audio hau ez dut topatu, beraz dauzkagun bi grabazioak igo ditugu AUDIO (8)

 

Itxaropena Ikastolaren txanda goizeko momenturik hunkigarriena izan zela esan liteke, plaza jendez bete egin baitzen. Eta bi hilabetetako lanaren fruitua momentu hartan ikusi genuen, euskarak inguratu bait gintuen: Euskara gure ahoa, belarri eta bihotzean eta malkoak begietan. Gure helburua lortu genuen. Euskarak Trapagaranen bere lekua duela argi gelditu zen.

AUDIO (9)+bi bideo

 

Bukatzeko gure hausnarketa txikia egin nahi izan dugu. Nahiz eta topikoa eman, guretzat oso esperientzia polita eta aberasgarria izan da. Alde batetik Trapagaranen euskararen normalizazioaren alde lan egiten duten pertsonak ezagutu ditugulako. Bestaldetik, benetan gustura egon garela esan behar dugu, oso jende jatorrarekin elkar lanean aritu garelarik. Ze ostia! GORA GU TA GUTARRAK!

Eta Euskarak elkartu duena, ez dezatela instituzioek bana. Hurrengorarte!