Aktibazione Festibala

Ba ziren arratsaldeko 18:30ak, goizeko 07:00etatik bueltak ematen genbiltzan gora eta behera, mikroak, mahaia, ez da entzüten, umeen inbasionea, altuegi, musika sartu, megafonia txarto doa…

Baina gure momentua heldu zitzaigun, hotzaren ondorioz sortutako dardarek, elkartasun uholdea ekarri zuten, mantak, kafe beroa, etxean egindako gaileta eta bixkotxak, tortilak…  Indigenteak airean gaude!

Gure Aktibazione Festibalaren lehenengo atalean Lagorrigatik Unai eduki genuen Lagorrigako jaiei buruz hitz egiten, nondik dator ohitura, zelan eta zergatik egiten dira jaiak etab, gainera galdera eta tertulia artean Arboledako Jagoba egon zen gure artean bere trikitrixarekin tarte musikalak eskaintzen

Ondoren gure aldera Irati eta Jugatx hurbildu ziren Carrascoliendasei buruz hitz egiteko. Carrascoliendasak Trapagaranen ospatzen diren inauteri herrikoiak dira, frankismo garaian debekatuak izan zirenak eta ondoren Basetxe Gaztetxeak berreskuratu zituenak. Irati eta Jugatx berreskurapen prozesuan parte hartu zuten eta holaxe kontatu ziguten nola egiten diren eta zergatik.