Esatari estresatuaren kronika

Abenduaren 3a egun polita izan zen, baina estres momentuak ere egon ziren. Ni elkarrizketatua izatetik elkarrizketatzailea izatera pasatu nintzen. Mahaiaren leku batetik bestera pasatu, paperak, jaka, boligrafoa…lekuz aldatu, kazetariaren paperean sartu…
Beno eta 12:30ak aldera, Anabelekin batera, gure tarteari ekin genion. Lehenengo pasartea: “dantza hitza”. Karpan, Balbino, Luisa eta Amaia, eta haien lagun dantzariek jauzi batzuk egin zizkiguten, eta haien taldearen sorrera, dantza horien nondik norakoak… kontatu zizkiguten.


Ondoren, bertsolarien txokoa. Idoia, Patxi eta Aitzi bertsolaritza eta bertso-eskolaren kuriositateen inguruan aritu zinen. Eta, Jonen kitarra lagun, bertso musikatuak egin zizkiguten. Ni ez naiz bertsozalea, eta aitortu behar dut momentu magikoa izan zela niretzat.
Hirugarrenak Trapagaran kantuz taldeko abeslariak izan ziren. Hasieran esan bezala, estresa dela eta, bi kantu baino ez egiteko denbora eman genien. Irratsaioaren atzerapenak estresatu ninduen. Hala ere, profesionalak direnez, bi kantu eder egin zizkiguten.


Bukatzeko “Trapagaran euskaldundu” pasartea. Eta berriro estresa! Berbalagun egitasmoaren zatian berriro ere kazetari izatetik elkarrizketatua izatera pasatu behar. Proeiktuko lau partaide etorri ziren: Anjel, Aintzane, Esti eta Iratxe. Azken bien seme-alabak ere mikroen aurrean jarri ziren. Izan ere, haiek gurasolagun taldean hartzen dute parte. Haien esperientziari buruz aritu ziren eta jendeari izena ematen animatu zuten. Euskara praktikatzen dutenen tartearen ondoren, Korrika etorri zen. Bai, horrela izan zen. Maria korrika atera zen AEKtik Korrikari buruz hitz egiteko. 20.edizioari buruz hitz egin genuen: nondik aterako den, nora helduko den, mezua… Eta, Trapagaranen, Korrikak dituen berezitasunak kontatu zizkigun. Bukatzeko Udal euskaltegiko ikasleek egindako irratsaioa entzuteko parada izan genuen.


Momentu horretan, mikroaren aurrean bizitako estresa bukatu zen. Arratsaldean, hotza, mantak, tailerrak, Olentzeroren elkarrizketa, musika-taldeak, abesbatsak… Eta karpa eta haizearen estresa!!