Zer da Euskararen Maratoia?

Zer da Euskararen Maratoia?

Aurten lehenengo aldiz, Trapagaranen ospatuko dugun ekintza bat da. Euskararen egunarekin
lotuta, Trapagarango herritar eta elkarteak hamabi orduz euskaraz hitz egiteko erronka hartu
dugu.

Euskara Trapagaran osoan entzutea nahi dugu. Honegatik, gure saioa Llano Enparantzatik
emitituko dugu, bozgorailu eta internet-en bidez herri osora zabalduz.
Hona hurbiltzen zaretenontzako egunean zehar plazan dantza erakustaldiak, tailerrak eta
hainbat ekintza izango ditugu.

Zein da Euskararen Maratoiaren helburua?
Maratoi honetan parte hartzen dugunon helburua Trapagaranen euskara zabaltzea da.
Hainbat euskaldun bizi gara Trapagaranen, baina euskara ez da nagusia gure etxe eta kaleetan.
Gaurko ekitaldiarekin erakutsi nahi dugu, euskara gure bizitzako arlo guztietan erabil
daitekeela: kirola egiterakoan, dendetan erosketak egitera goazenean, ikastola eta eskoletan,
herri eta auzoko jaietan, lagunekin…
Euskarak ez du mugarik. Mugak guk geuk eraikitzen ditugunak dira, besterik ez.